Goiz eguerdian osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udaletako udalbatzak. Udal hauteskundeak hala EAJk Urretxun nola PSE-EEk Zumarragan garbi irabazi zituztenez ez da ezusterik egon. Urretxun Jon Luqui alkate izango da hurrengo agintaldian; bigarren agintaldia izango du. Zumarragan Mikel Serrano sozialistak 2008ko uztailean hartu zuen alkatetza lehenengoz, Anton Arbulu sozialistak kargua utzi eta gero. Orduz geroztik, udal hauteskundeetako emaitzak berretsita Zumarragako alkatea da.
EAJko Urretxuko alkate Jon Luquik eta bere taldeak gehiengo osoz irabazi zituzten hauteskundeak eta Serranok ere hala irabazi zituen Zumarragan. Gaur karguak hartu dituzte biek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide