Gema Hernandezek Les Sables d'Olonne-ko triatloia irabazi du
Gema Hernandez triatleta zumarragarrak Les Sables d’Olonne-ko (Estatu frantziarra) Ironman 70.3 proba irabazi zuen igandean, 40-44 urtekoen mailan. 1,9 kilometro egin zituen igerian, 93 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrikan. Lau ordu eta 58 minutu behar izan zituen. Irailean Nizan ospatuko den Munduko Txapelketarako sailkapen zuzena lortu zuen. Uztailaren 14ean Gasteizko Ironmanean parte hartuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide