Zumarragatarrek ez dute atseden hartzeko betarik. Festen bigarren eguna ere ekintzaz betea dator, gustu eta adin guztierako. Musika izango da protagonista, Goiargi abesbatzak, Hartzek, Eskean Kristok, herriko dj-ek, Irrintzi dantza taldeko kideek eta Nueva Alaska orkestrak emanaldiak izango baitituzte gaur.
Goiza ere goitik joan da. Asteroko azokan jende ugari ibili da eguraldi ona baliatuz, eta inguruan izan diren ekintzetan ere parte–hartze maila handia izan da.
Egitaraua:
Gaur: |
|
20:00 |
Hartz eta Eskean Kriston taldeen kontzertuak |
23:15 |
Su artifizialak Valcea Pir etxearen eskutik |
23:30 |
Ixabel DJ festa |
00:00 |
Larrain Dantza |
00:30 |
Nueva Alaska orkestrarekin dantzaldia |
|
|
Bihar: |
|
10:00 |
Arte eta eskulangintza azoka. |
11:00 |
Alkate jaunak Alkate Txikiari agintaritza ematea |
11:30 |
Binakako Euskadi Elite mailako finala |
17:30 |
Haur danborrada |
00:00 |
Zumarragako Musika Bandaren kontzertua Gozategi taldearekin. |
Txosnagunean, berriz, gaur arratsaldean poteo girotua egongo da. Iluntzean, Lukiek, Kobrazulo eta No Regret taldeek joko dute. Festa egunsentira arte luzatzen dutenek, 09:00etan hitzordua dute guapasoreen argazkiarekin.
Bihar, haurren txanda
Igandea haurren eguna da Zumarragan. Alkateak aginte makila herriko gaztetxoei utziko die, eta beraiek izango dute protagonismo osoa. Jolasak, poniak, zenzentxoak… denetarik izango da. Eguneko ekitaldi potoloa, berriz, haurren danborrada izango da. 17:30etatik aurrera, herriko kaleak zeharkatuko ditzute eskoletako haurrek herriko musikari eta dantzarien laguntzarekin.