Atzo Golden Trail Series zirkuituko bigarren proba egin zuten: Mont Blanc-eko maratoia. Aritz Egea urretxuarra bederatzigarren postuan sailkatu zen. Proba Davide Magninik irabazi zuen. Emakumezkoen artean Ruth Croft nagusitu zen eta Oihana Azkorbebeitia bizkaitarra bederatzigarren sailkatu zen.
Urretxuarrak sare sozialetan zabaldu duenez, “gozatzea” zuen helburu eta zentzu horretan, “pribilegiatua” sentitzen dela azaldu du, gustukoa duena eginez bizitzeko aukera duelako; hala adierazten du helmugan erakutsi zuen irribarre zabalak. Datorren larunbatean,
Iñaki Maiorak 1978an Ordizia eta Txindoki artean jarritako marka ontzen saiatuko da Egea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide