Zumarragarrak Santa Isabel jaiak ospatzen ari dira ostiraletik. Eguraldi bikaina lagun, sekulako giroa egon da asteburu osoan herriko kaleetan. Gaur jaietako egun handia ospatuko dute: Santa Isabel eguna.
Orain arte, jaietako protagonista nagusiak musika bandako kideak izan dira. Izan ere, bandak 150 urte bete ditu. Hala, ohiko emanaldiak egiteaz gain, pregoia irakurri eta Gozategi taldearekin kontzertua egin dute.
Pregoia ostiralean irakurri zuten, danborradaren amaieran. Gainera, Jose Migel Laskurain taldekideak konposatutako ereserkia estreinatu zuten. Igandean, berriz, Gozategirekin kontzertua egin zuten. Oriotarrek lehenengoz jo zuten banda batekin.
Gaurko egitaraua:
08:00. Txistularien kalejira.
09:30. Agintariak eta herritarrak plazan elkartuko dira Antiora igotzeko.
11:00. Meza eta ezpata-dantza.
12:30. Ohorezko aurreskua.
13:00. Bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioa.
14:30. Herri bazkaria.
17:30. Erromeria txistulari, dultzainero eta trikitilariekin.
19:00. Bederatziurrena.
19:30. Rock’n Brass taldearen kalejira herriko kaleetan.
21:15. Kaleko ezpata-dantza.
21:30. Erromeria txistulariekin eta trikitilariekin, plazan.
Bandakoak, pozik
Ibon Elgarresta bandako lehendakaria oso pozik ageri da. «Hunkituta gaude. Oso pozik. Eguraldiak ere lagundu zuen, nahiz eta tanta batzuk erori ziren. Plazan horrenbeste jende ikustea oso pozgarria izan zen», esan du.
Musikari oriotarrak ere gustura itzuli ziren etxera. «Kontzertuaren ondoren oso pozik zeuden. Ezin zuten sinetsi nola moldatu daitekeen hain ondo banda bat beraien musikara. Banda gehiagorekin jotzeko asmoa azaldu zuten».
Egun hauek hunkigarriak izan dira bandako kideentzat, baina nekagarriak ere bai. Izan ere, pregoiaz eta Gozategirekin egindako kontzertuaz gain, ohiko ekitaldiak izan dituzte: ostiral arratsaldeko kalejira, ostiral gaueko danborrada eta igande arratsaldeko haurren danborrada. Atzo uniformea etxean utzi zuten. «Egun gogorrak izan dira, baina dagoeneko bukatu dugu gure lana». Gaur, gainontzeko zumarragarrekin batera, Santa Isabel egunaz gozatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.