Zumarraga Saria txirrindularitza proban Santi Zabaleta omenduko dute
Igandean gazte mailako Zumarraga Saria proba egingo dute. Txirrindulariak 16:00etan abiatuko dira Zumarragako plazatik eta 18:30ak aldera iritsiko dira helmugara, 105 kilometro osatu ondoren. Helmuga Antion egongo da. Sari banaketa ekitaldian Santi Zabaleta omenduko dute. Zabaleta txirrindularia izan zen gaztaroan eta maiatzean hil zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide