Gaur arratsaldean Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Jose Luis Soto zarauztarrak irabazi du,
Artaldea eramaten argazkiarekin. Bigarren saria Pablo Perez urretxuarrak irabazi du eta hirugarrena Aitor Agirrezabal urretxuarrak. 12 urte azpikoen artean, saria Jon Idigoras zumarragarrarentzat izan da. 15 urte azpikoen saria, berriz, Unai Azarola zumarragarrak irabazi du. Lehiaketa honen helburua garapen jasangarria bultzatzea da eta aurtengo gaia baserria zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide