Merkealdiko arropa Zumarragako plazara aterako dute asteazkenean
Bi Tartean merkatari elkarteko kideek merkealdiko arropa kalera aterako dute. Merkealdia Kalera ekitaldia asteazkenean izango da, 10:00etatik 21:00etara, Zumarragako Euskadi plazan. Alex Kirolak eta Bidegorri kirol-dendek; Arku, Maraï&NKN, Nafi eta Natalietta arropa-dendek; Aristizabal zapata-dendak; Baby eta Kux-Kux haurrentzako arropa-dendak; Ezpeleta argiztapen-dendak; Julita, Mari eta Nuñez mertzeriek; Titare lentzeriak eta Kizkur ile-apaindegiak parte hartuko dute.
Gainera, 10 euroko erosketa egiten duten guztiek paella errazioa eta edaria doan izango dute 13:00etan. Bestalde, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide