Aizpurutxon errepidea eta espaloia bereizi eta zabalduko dituzte
Aldundiak Aizpurutxon autoen eta oinezkoen bideak bereiztea eta zabaltzea onartu du. Obra 2020ko hasieran abiatuko da eta 341.000 euroko aurrekontua izango du. GI-631 errepidea hobetzeko egitasmoaren lehen fasea da. Ondoren, errepideko hainbat puntutan hirugarren erreia egingo da eta bihurgune batzuk hobetuko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide