Santa Anastasia jaietako pregoia Goierri saskibaloi taldekoek irakurriko dute
Urretxuarrak Santa Anastasia festak prestatzen ari dira eta Jai batzordeak pregoia Goierri saskibaloi taldekoek irakurtzea erabaki du. Ekitaldia irailaren 20an izango da. Saskibaloi taldeak 50 urte beti ditu aurten. Ez da hau Goierriren saskibaloi sailak azken egun hauetan jaso duen albiste on bakarra. Izan ere, lehen taldeak datorren denboraldian EBA ligan jokatuko du. Goierrik maila galdu zuen, baina EBAn jarraitzeko gonbidapena jaso du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide