Argazkia: Jordi Saragossa
Aritz Egea Salomon-Iati taldeko korrikalari urretxuarra Dolomitetan izan da asteburuan, Dolomyths Run Skyrace proban parte hartzen. Golden Trail World Serieseko proba da, 22 kilometroko luzeera eta 1.700 metroko desnibela ditu, eta “maila oso altua” izan dela azaldu dute antolatzaileek. Dabide Magnini italiarrak eta Judith Wyder suitzarrak irabazi dute proba. Egeak 25. tokian bukatu du. Sare sozialetan azaldu duenez, “goraka ondo” moldatu zen, baina “beheraka desastre”. Hala ere, “gustura” dago egindako lasterketarekin.