Elene Lete atezain zumarragarra, Realaren lehen taldean
Elene Lete atezain zumarragarra Realaren lehen taldera igo da. Atzo hasi zuten aurredenboraldia. Abuztuan sei lagunarteko jokatuko dituzte: 3an Osasunaren aurka (11:30ean, Bergaran), 11n Bordeleko Girondins-en aurka (18:00etan, Donibane Lohitzunen, Seaskaren alde), 14an Alavesen aurka (18:30ean, Dulantzin), 17an EDF Logroñoren aurka (19:30ean, Logroñon), 24an Athletic-en aurka (16:00etan, Azpeitian) eta 31n Rayo Vallecanoren aurka (ordua zehazteke, Arnedon).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide