Musika hamabostaldi ibiltaria Urretxun izango da abuztuaren 24an
Aurtengoan ere ‘musika aitzaki’ programaren baitan antolatu dute Urretxu eta Legazpiko Mirandaola lotuko dituen bide hau. Iparragirre omenduz, honen plazatik hasiko da ibilaldia. Urretxura 10:00etan iritsiko dira, eta bertan izango dira zain herriko musikari eta abeslariak; baita Iparragirre erraldoia ere.
‘Iparragirre Balerdi’ musika tailerreko kideek plazan, Iparragirreren estatuaren eta erraldoiaren aurrean, abesti batzuk joko dituzte. Amaitzeko, ‘Gernikako arbola’ joko dute eta hauek laguntzeko egongo dira Goiargi abesbatzako kideen ahotsak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide