Urretxuko Udalak liberatuen soldaten berri eman du
Urretxuko Udalak korporazioko liberatuen soldaten berri eman du. Legealdi honetan lau liberatu egongo dira: EAJko Jon Luqui, Igor Zubillaga eta Maialen Fidalgo eta EH Bilduko Nekane Oruesagasti.
Alkateak %75eko lanaldia izango du eta 3.432,85 euroko soldata gordina izango du (2.455,64 euroko soldata garbia). Zubillagak eta Fidalgok lanaldi osoa izango dute. Zubillagak 3.890,58 euroko soldata gordina izango du (2.774,16 euroko soldata garbia). Fidalgok, berriz, 3.432,85 euroko soldata gordina izango du (2.455,64 euroko soldata garbia). Oruesagastik %75eko lanaldia izango du. Bere soldata 2.316 eurokoa izango da (1.683 euroko soldata garbia).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide