Xabier Isasak munduko txapelketaren aurreko proba irabazi du
Xabier Isasa (Bellota) txirrindulari urretxuarrak Beasain proba irabazi zuen atzo, munduko txapelketaren aurrekoa. Txapelketa honetan Estatu espainiarreko talde onenek parte hartu zuten. Isasa bakarrik heldu zen helmugara. Bigarren postuan Pablo Carrascosa sailkatu zen eta hirugarrenean Guillermo Thomas.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide