Gastronomia lehiaketan parte hartu nahi dutenek larunbatean eman behar dute izena
Hilaren 21ean Urretxuko 43. gastronomia lehiaketa jokatuko da. Aurten parte hartzaileek txerri masailak saltsan prestatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek larunbat honetan bertan eman behar dute izena: 11:00etatik 13:00etara, Urretxuko kultur etxean. 50 talderentzako tokia dago. Lehiaketa jaietako larunbatean izango da, 16:00etatik 20:00etara, Gernikako Arbola plazan. Jarraian, sari banaketa ekitaldia egingo dute. 21:30ean kuadrillek Ederrena pilotalekuan afalduko dute .
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide