Gema Hernandez triatloilariak Munduko Txapelketan parte hartuko du asteburu honetan
Gema Hernandez triatloilari zumarragarrak distantzia erdiko Munduko Txapelketan parte hartuko du asteburu honetan, Nizan (Estatu frantziarra). Hernandez denboraldi bikaina osatzen ari da. Les Sables d’Olonne-ko triatloia irabazi zuen bere kategorian, eta Gasteizko Ironman proban zazpigarren izan zen. Zumarragako kirolariak bost Ironman egin ditu dagoeneko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide