Lurra taldeko kideak eta kroaziarrak, Zumaian
Bihar (larunbata) herri arteko 31. folklore jaialdia egingo dute Urretxun. 10:00etatik 13:00etara folklore azoka egongo da Gernikako Arbola plazan, 13:00etan munduko dantzen ikastaroa toki berean eta 18:00etan jaialdia kiroldegian. Garaztarrak (Donibane Garazi), Aires Castellanos (Valladolid), Ostrc (Kroazia) eta Yunist Padillya (Ukrainia) taldeek parte hartuko dute.
Kroaziarrak jada hemen dira. Lurrakoek inguruko paraje ederrenak ezagutzera eraman dituzte. Donostian, Getarian, Zumaian eta Loiolan egon dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide