Xabier Erostarbek Asperekin zuen kontratua 2021eko udazkena arte luzatu du
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Asperekin zuen kontratua beste bi urtez luzatu du. 2021eko udazkena arte, hain zuzen ere. Erostarbek 25 urte ditu eta jaialdietako lehen partidetako atzelari onenetakoa da. 2015eko azaroaren 27an egin zuen debuta, Ederrenan. Ordutik 187 partida jokatu ditu. 96 irabazi egin ditu eta 91 galdu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide