Urretxuko igerilekuak errekor guztiak hautsi ditu uda honetan
Uda honetan inoiz baino jende gehiago hurbildu da Urretxuko igerilekura: 22.144 erabiltzaile izan dira, iaz baino %22,34 gehiago. Erabiltzaile kopurua uda osoan zehar handia izan bada ere, ekaina eta uztaila nabarmendu behar dira. Ekainean 8.605 (15 egunetan) erabiltzaile izan ziren uztailean 13.955. Egun jendetsuena ekainaren 26a izan zen. Egun horretan 1.296 pertsona pasa ziren igerilekutik. Urretxuko igerilekuaren historiako egun jendetsuean, hilabete jendetsuenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide