Xabier Zaldua euskal pentatloiko txapeldun berriro
Larunbatean euskal pentatloi txapelketa jokatu zen Azpeitian. Bigarrengo urtez jarraian, Xabier Zaldua zumarragarra nagusitu zen. Txapelketa hau iaz berreskuratu zen eta ordutik antolatu diren bi edizioak Zalduak irabazi ditu. Kirolariek 100 kiloko harria 25 aldiz altxatu zuten, 400 kiloko harriarekin bi plaza egin zituzten, aizkorarekin hiru kanaerdiko ebaki zituzten, 50 kiloko txingekin bi plaza egin zituzten eta, bukatzeko, hiru kilometro egin zituzten korrikan.
Joseba Otaegi zizurkildarra buruan jarri zen hasiera-hasieratik, baina azken proban Zalduak aurreratu egin zuen. 38 minutu eta 30 segundo behar izan zituen bost probak osatzeko. Otaegik 31 segundo gehiago behar izan zituen eta Arria V.ak minutu bat eta 24 segundo gehiago. Zalduak poza iazko baino handiagoa zela esan zuen. “Iaz bata eta beste falta zirela esan zuten. Aurten denak egon dira eta, hala ere, irabazi egin dut”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide