Urriaren 7an hasiko da Goierri garaiko Hazilan programaren bosgarren edizioa. Parte hartzaileek hezkuntza coaching-ari buruzko 150 orduko formakuntza jasoko dute eta eskualdeko ikastetxeetan nahiz gizarte egoitzetan 200 orduko praktikaldia egin ahal izango dute. Gainera, gaitasun transbertsalak landuko dituzte eta lan merkatura iristeko bideei buruzko orientazioa jasoko dute.
Ikastaro hau hezkuntza, pedagogia, psikologia edo gizarte lanetan goi mailako ikasketak dituzten langabetuei zuzendua dago, pertsonekin lan egiteko dituzten gaitasunak aberastu ditzaten.
Ekimenean parte hartzen duenak kontaktuak egiteko aukera baliatu ahal izango du eta lan merkatuan txertatzeko ikusgarritasuna ere lor dezake.
Formakuntza saioak UGLE lanbide eskolan eta Sortzen enpresa gunean izango dira, 09:00etatik 14:00etara. Izena eman nahi dutenek 943 25 00 98 telefono zenbakira deitu behar dute, lanpoltsa@uggasa.eus helbidera idatzi edo Uggasak Legazpiko Patrizio Etxeberria kalean duen bulegora jo.
Informazio gehiago nahi dutenek telefono zenbaki horretara deitu dezakete, rcuriel@uggasa.eus helbidera idatzi edo uggasa.eus, hazilan.eus eta jario.es webguneak bisitatu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.