Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa, bihar Zumarragan
Bihar (larunbata) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketkao final zortzirenetako saioa jokatuko da Zumarragako Zelai Arizti aretoan. 17:00etan hasiko da. Eli Pagola, Iker Ormazabal, Iñigo Izagirre, Mikel Tapia, Unai Mendizabal eta Nerea Elustondo legazpiarra lehiatuko dira. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da fina laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Agortzen ez badira, txarteldegian ere salgai jarriko dituzte, 16:00etan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide