Siziliako musika akademia bati Hermosa izena jarri diote, Gorka Hermosaren omenez
Siziliako Nicosia herriko musika akademia bati Hermosa izena jarri diote, Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarraren omenez. Duela bi urte Hermosak ikastaro bat eman zuen Italia hegoaldeko Tchaikovsky kontserbatorioan eta bere ikasleen artean Nicosiako akademiako zuzendaria zegoen. Akordeoilari hau Hermosaren eskoletan oso gustura egon zen nonbait. Bestalde, Italiako beste akordeoilari batek Hermosa Laukotea sortu du urretxuarraren omenez. Hermosa munduko seigarren akordeoilari maitatuena da, akordeoi aldizkari batek egindako inkestaren arabera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide