Ainhoa Sanzek Sky Pirineu proba irabazi du
Ainhoa Sanz urretxuarrak Sky Pirineu probaren lehen edizioa irabazi zuen larunbatean. Skyrunner World Series zirkuituko azken proba izan zen. Urretxuarrak lau ordu, minutu bat eta 44 segundo behar izan zituen 36 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lasterketa osoa buruan eman zuen, nahiz eta txorkatila bat bihurritu zuen. Bigarren postuan Holly Page britainiarra sailkatu zen, hirugarrenean Gisela Carrion kataluniarra eta laugarrenean Emelie Forsberg suediarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide