La Salle ikastetxeetako aisialdi taldeen topaketa
La Salle ikastetxeetako aisialdi taldeek topaketa egin zuten larunbatean Zumarragan. Bilbo, Sestao, Andoain, D0nostia, Irun, Eibar, Beasain, Zarautz eta Urretxu-Zumarragako ikastetxeek parte hartu zuten. 9 eta 12 urte bitarteko 500 neska-mutil baino gehiago elkartu ziren. Jolasak, tailerrak, bazkaria eta dantzaldia egon ziren, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide