Uggasak enpresa txiki eta ertainen eskura jarriko du Hazinnova zerbitzu berria
Uggasa garapen agentziak enpresa txiki eta ertainen eskura jarriko du Hazinnova zerbitzu berria. SPRI taldearen eta Innobasque Berrikuntzako Euskal Agentziaren ekimen honen helburua enpresen lehiakortasuna hobetzea da. Garapen agentziek bitartekari lana egingo dute.
Hazinnovari esker berrikuntza proiektuak garatzeko aholkularitza izango dute. 50 orduko aholkularitza espezializatua, hain zuzen ere. Enpresa interesdunek Iosune Telleria Enpresa Garapen teknikariarengana jo behar dute (943 72 54 06 edo itelleria@uggasa.eus).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide