Eider Urrate (Urretxu, 1974) Ekka Oreka yoga eta osasun integral eskolako arduraduna da. Urte asko daramatza arlo horretan lanean eta adin guztietako ikasleak ditu.
Noiztik zabiltza osasun munduan lanean?
Denda batzuk izan nituen. Krisia heldu baino apur bat lehenago itxi nituen. Eskerrak. Nire bizitza beste arlo batera bideratzea erabaki nuen. Umetatik jendeari laguntzea gustatu zait eta jendeak bere gauzak kontatu dizkit eta babesa emateko edo laguntzeko bilatu naute beti. Reikiaren berri izan nuen eta teknika bioenergetiko honekin izan nuen lehen kontaktua. Sekulako aldaketa izan zen nire bizitzan. Gauza asko ulertu nituen. Batez ere, ez garela bakarrik gorputz bat, osotasun bat baizik: burua, emozioak eta izpiritua osotasun horren barne daude. Sakontzen jarraitu nuen eta duela 10 urtetik reiki maisua naiz.
Zein onura ekarri dizkizu reikiak?
Bizitzaren ikuspegi zabalagoa, aberatsagoa eta kontzienteagoa eman dit. Barne aldaketa bat izan da. Nire bizitza bide horretatik bideratu dut.
Teknika gehiago ere lantzen dituzu.
Ama-Deus teknika, adibidez. Amazonaseko guaranien teknika bioenergetiko bat da, Elizabeth Cosmos-en eskutik ikasia (Michigan, AEB). Aeroyoga formakuntza internazionala eta nazionala izanik, hatha, vinyasa eta yin yoga tituluak ere baditut, Tailandian eskuratu nituen. Orain, bi master egiten ari naiz. Psikoterapia eta bizi integralekoak dira. Gure buruak gure bizitzan duen eragina asko interesatzen zait: gure pentsamenduak zeintzuk diren, zein emozio sortzen diren, gure errealitatea nola sortzen dugun, zein oztopo ditugun, gure burua nola boikotatzen dugun…
Hala, Ekka Oreka sortu zenuen.
Gipuzkoan eta Bizkaian lan egin dut, yoga eskola ezberdinetan. Denbora pasa ahala, herrian gelditu nahi nuen, nire txokoa bilatu, eta hirugarren ikasturtea dut nire txokoan. Herriari onura eskaintzen dion toki bat nahi nuen. Geroz eta eskaintza zabalagoa dut, beste irakasle batzuekin kolaboratzen dut… Oso pozik nago.
Kontsulta eta eskola dituzu.
Kontsulta batean jendearen zain gelditzen zara. Badirudi oso gaizki egon behar garela kontsulta batera joateko. Yoga aereoa ezagutu nuen eta hau sekulako lantresna bilakatu da kontsultako lanketa, modu errazean bideratzeko yogako klasetan ere. Aire yogarekin berehala yogaz maitemindu nintzen, nire bizitzaren ikuspegiarekin bat baitator. Nire eskoletan teknika bioenergetikoak eta yogaren filosofia uztartzen ditut. Oso ariketa errazak dira. Gorputzaren energia lantzen dugu, blokeoekin amaitzeko. Oso modu atseginean, aurrera egiten dugu. Horretaz gain, elikadura kontziente tailerrak, meditazioa, osasun integralaren hamahiru pausoak… eskaintzen ditugu. Garapen pertsonalerako eta kontzientzia lantzeko oso onak dira.
Zergatik da beharrezkoa osasun integrala lantzea?
Gure bizitzan pilotu automatikoarekin funtzionatzen dugu proportzio oso handi batean. Ez gara gure bizitza nahi dugun bezala bideratzeko gai; pilotu automatikoak ezkerraldera eramaten gaituelako eskuinaldera joan nahi dugunean. Nahi dugun bizitza egin ahal izateko lantresnak eta ezagutza eskaintzen ditugu. Gure bizitzaren sortzaileak, gu geu izaten laguntzen du- gu. Elkar laguntzeko gune bat ere bada. Halako toki bat izatea nire ametsa zen.
Nongo ikasleak dituzu?
Joan zen ostiralean Reiki Gunea egin genuen. Hilean behin eskolako ikasleek reiki saioak eskaintzen dituzte nahi edo behar dituzten guztientzat. Reiki eskolak ematera Bizkaiko ikasleak ere etorri ziren. Bi talde egin behar izan genituen. Nahi zutenek laguntza ekonomikoa eman zuten eta urte osoan bildutako dirua fundazio bati emango diogu. Fundazio horren helburua osasun integral eta ekologia zentroak sortzea da, hauetako bat Euskal Herrian bertan. Hilero eskainiko dugu Reiki Gunea.
Nondik dator Ekka Oreka izena?
Eka hitzak eguzkia esan nahi du Europa iparraldeko antzinako hizkuntza batean, eta euskarazko ekhiren erro berdina du. Eguzkia energiaren sinboloa da. Ekka hitzaren bigarren K, berriz, egiptoarrengandik dator: energia bitalari Ka deitzen zioten. Bestalde, oreka oso garrantzitsua da. Energia orekatu egin behar da koherentzia lortzeko.
Desoreka inoiz baino handiagoa al da?
Aspektu batzuetan bai. Desoreka kontzientzia maila baxua delako sortzen da. Zorionez azken urteetan jende asko kontzientzia maila handitzeko lan egiten ari da eta hori oso onuragarria da. Informazio asko dugu eta hemen nola erabili irakasten dugu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.