Kataluniako prozesuko eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko kontzentrazioa
Gure Esku Dagok deituta kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Areizaga-Kalebarren plazan, Kataluniako prozesuko eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko. Amaieran idatzi bat irakurri dute. Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi duen epaia “demokraziaren aurkako eraso larria” dela salatu dute eta etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea eskubide demokratiko bat dela aldarrikatu dute. Erabakitzeko eskubideari bidea irekiko diotela aurreratu dute eta herritarrak larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide