Urretxuko Udalak Iparragirreren mantalak salgai jarri ditu
Urretxuko Santa Anastasia jaietako gastronomia lehiaketako parte hartzaileek Iparragirreren irudia duten mantalak erabili zituzten. Mantal hauek arrakasta handia izan zuten parte hartzaileen eta ikusleen artean. Hori dela eta, Urre-txuko Udalak Iparragirreren mantalak salgai jartzea erabaki du. Aizpurunean kultur etxean eskura daitezke, 15 euroan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide