EAJren hautagaiak Zumarragan
EAJ alderdiko Goierri garaiko kideek kongresurako eta senaturako hautagaiekin bilera egin zuten asteazkenean. “Jendea haserre dago berriro hauteskundeak ditugulako. Gure errua ez dela izan badakigu guk, baina jendearentzako guztiok gara erantzule, denak zaku berean sartzen gaituzte. Eta hori ez da horrela. Garbi utzi behar dugu gure politika egiteko modua ez dela Espainiako alderdiena. Horregatik gara ezberdinak”, adierazi zuen Iñigo Barandiaran kongresurako hatagaiak. “Euskal haserrea euskal botora zuzendu behar da”, gehitu zuen.
Katalunia ere hizpide izan zen. “Egoera benetan latza bizitzen ari dira. Alde batetik Estatuak gertatzen ari denari biolentzia itxura eman nahi dio eta horrekin sententzia eta hemendik aurrera hartu ditzakeen erabaki guztiak justifikatu nahi dituzte”, adierazi zuen. “Etorkizunera begira gakoa protestak jendetsuak eta baketsuak izatea da”, gehitu zue.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide