Atzo eguerdian bularreko minbizia dutenen aldeko ekitaldia egin zuten geltokietako plazan, bertako merkatari eta ostalariek antolatuta. Sardina-jana egon zen eta Patxi Luke antzuolarrak zuzenean jo zuen. Sardina salmentatik lortutako dirua Katxalin elkarteari emango diote. Horretaz gain, Katxalin elkartearen Gabonetako loteria saldu zuten. Loteriak 3 euro balio du eta 0,5 euro ikerketarako dira. Txindoki eta Muga tabernetan, Urki liburu-dendan eta Andere ile-apaindegian eskura daiteke. Igande honetan Donostian egingo duten martxarako kamisetak eta Katxalineko emakumeek minbizia duten haurrentzat egiten dituzten panpinak erosteko aukera ere egon zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide