Bi-Tartean elkarteak Ane Miren Ormazabalek diseinatutako katiluak oparituko ditu
Astelehenetik aurrera, Bi-Tartean merkatari elkarteak Ane Miren Ormazabal urretxuarrak diseinatutako katiluak oparituko ditu. Katilua jasotzeko, kanpainan parte hartzen duten dendetan gutxienez 30 euroko erosketa egin behar da. Ez da beharrezkoa izango 30 euroak erosketa bakarrean gastatzea, ezta denda berean ere. 30 euroko erosketa egin ondoren, tiketak Bi-Tarteanen bulegora eraman behar dira. Bertan banatuko dituzte katiluak. Bulegoa 09:00etatik 16:30era irekitzen dute, astelehenetik ostiralera. Asteazkenetan 17:30ean itxiko dute, kanpainak irauten duen bitartean. Kanpaina katiluak agortzen direnean bukatuko da. Katiluak jasotzeko NANa erakutsi behar da eta NAN bakoitzeko katilu bakarra emango dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide