Aritz Egea, seigarrena Himalaiako lasterketan
Atzo Golden Trail Series zirkuituko azken lasterketa izan zen: Annapurna Trail Marathon. Aritz Egea seigarren postuan sailkatu zen eta, honenbestez, postu berean sailkatu da sailkapen orokorrean. Egea lasterketa buruan joan zen kilometro batzuetan Kilian Jornet, Davide Magnini eta Stian Angermund-Vik-ekin, baina altuerak kalte egin zion. Lasterketa Jornet-ek irabazi zuen eta sailkapen nagusian ere bera gailendu da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide