Oskarbi Oinetakoak enpresaren erantzuna ELA sindikatuari
Ostiralean ELA sindikatuak prentsaurrekoa eman zuen Oskarbi Oinetakoak enpresak zazpi langile kaleratu dituela salatzeko. Kaleratzea langileak lan baldintzak hobetzeko antolatu direlako eman dela esan zuten. Oskarbik idatzi bat bidali du ELAri erantzunez. “Oskarbi Gipuzkoako enpresa txiki bat da, 12 denda eta 40 langile inguru dituena. Horregatik ez ditu ulertzen ELAk egindako salaketak, ez baitute zerikusirik errealitatearekin. Oskarbik, langileen eskubideak beti bermatzen ditu. Gaur egun ez dago, eta ez da inoiz egon, lan prekarietaterik Oskarbin. Beraz, enpresaren erabakiak ez dauka zerikusirik langileen bilerekin edo haien eskubideak gauzatzearekin. Oskarbik ELAri dei egiten dio bere adierazpenak eta salaketak froga ditzan. Zoritxarrez, kontsumo ohiturek aldaketak ekarri dituzte (Zara, Amazon), honek salmenten beherakada ekarri duelarik gure dendetara. Ondorioz Oskarbik neurriak hartu behar izan ditu, langileen berantolaketa eta bi denden itxiera ekarriz”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide