San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Agiña auzoan
Agiñako San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Festak larunbat arratsaldean hasiko dira, 17:00etan txupinazoa botata. Ondoren, haurrentzako jolasak eta toka txapelketa egongo dira. 19:00etan haurrek txokolate-jana egingo dute. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 21:00etan afaria egingo dute Oleta elkartean. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Afaria auzoko trikitilariek alaituko dute. Ondoren erromeria egongo da, goizaldera arte.
Igandean, 11:00etan, meza egongo da auzoko baselizan. 12:30ean herri kirol saioa egongo da. Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia aizkolariek parte hartuko dute. 13:30ean bertso saioa egongo da. Ondoren, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariek joko dute. Goizean zehar hamaiketakoak emango dituzte elkartean eta 14:30ean bazkaria egingo dute, bertsolari eta trikitilariekin. Nahi duten guztiek parte har dezakete..
Jaiak astelehenean amaituko dira. 12:00etan meza egongo da eta 14:30ean jubilatuek bazkaria egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide