Musika eskolak ikasgela birtuala aurkeztu du
Secundino Esnaola musika eskolan ikasgela birtuala prestatu dute. Hizkuntza musikala lantzeko plataforma hau Valentziako musika eskola bateko irakasleek sortu dute eta arrakasta handia izaten ari da. Ikasleek etxeko lanak era arin eta dibertigarrian egin ditzakete, ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean. Gainera, jolasak dituzte. Musika eskolan bertan ere erabiltzen dute. Horretarako gelatan hiru pantaila erraldoi jarri dituzte. Irakasleak oso gustura daude, ikasleak motibatzeko balio izan baitu. “Ikasleek oso ondo pasatzen dute eta etxeko lanak lehen baino gogotsuago egiten dituzte. Beraiek ere lehen baino azkarrago ikasten ari direla konturatu dira”, aipatu dute Mila Zubimendi, Agurtzane Albisua, Jon Goenaga eta Edurne Iturbe irakasleek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide