Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen errepikak apirilekoen antzeko emaitzak utzi ditu Urretxu eta Zumarragan. Zumarragan PSE-EE nagusitu da 1.513 botorekin, baina 152 boto galdu ditu. EAJk 1.391 boto lortu ditu (26 gutxiago), EH Bilduk 966 (69 gehiago) eta Unidas Podemosek 895 (191 gutxiago). Urretxun EAJk 1.391 boto lortu ditu (45 gutxiago), EH Bilduk 948 (54 gehiago), PSE-EEk 724 (71 gutxiago) eta Unidas Podemosek 529 (113 gutxiago). Bi herrietan PP apur bat igo da, Ciudadanosek botoak galdu ditu eta Voxek irabazi. Zumarragan 100 lortu ditu (apirilean 78) eta Urretxun 40 (apirilean 21).
Grafikoak: eitb.eus
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide