Zumarragako 19. pintxo lehiaketa Bidezar tabernak irabazi du. Pintxo originalenari dagokion saria, berriz, Hirukia tabernari eman diote. Bederatzi tabernak parte hartu dute eta guztiek buzkantzarekin egindako pintxoak aurkeztu behar izan dituzte.
Bidezar tabernako pintxoaren izena Amonaren Errezeta da. Izan ere, Koldo Ruiz sukaldariaren amonaren errezeta batean oinarritu dira. Amonaren berenjena gisatuan, hain zuzen ere. Bidezarrekoek buzkantza, tomatea, tipula, piperra, baratxuria, erramua, piperrautsa, oreganoa, ozpina, olioa eta Moldaviako mahatsak ere erabili dituzte.
Hirukiako pintxoaren izena, berriz, Udazkeneko ohituren fusioa da eta Txoni Sastrek egin du. Pintxoan garai honetako hiru produktu uztartu dituzte: txurroak, gaztainak eta buzkantza. Pintxoak garbantzu krema, urdaiazpikoa, pikilloko piperren krema, piku freskoak, gaztaina erreak, kiwi marmelada eta txurroak.