Miriam Inzak erakusketa irekiko du ostiralean Urretxun
Miriam Inza artista urretxuarrak Prohibido fijar carteles erakusketa irekiko du ostiral arratsaldean Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa 18:40ean irekiko da. Komunikazioari buruzko proiektu honek Urretxuko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Arteren eta EHUren babesa du. Erakusketa abenduaren 1a arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide