Gaur goizean Singular Dendak ekimenaren kanpaina berria aurkeztu dute Zumarragan. Singular Dendak Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren ekimen bat da. Aldundiaren eta hainbat udalen babesa du. Horien artean Urretxukoa eta Zumarragakoa daude. Helburua Gipuzkoako merkataritzaren profesionalizazioa eta modernizazioa bultzatzea da.
Ni Singular Naiz kanpainaren aurkezpenean Goierri garaiko 16 Singular Dendetako ordezkariek, Julen Maiz Federazioko lehendakariak, Rosa Maiza Zumarragako zinegotziak, Jon Luqui alkateak eta Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zine zuzendariek parte hartu dute. Azken hauek kanpainaren enbaxadore dira.
Kanpaina gaur hasi da eta astebete iraungo du. 16 dendek oso berezkoa duten produktu bat erakusleihoan jarri dute. Produktu hauek Onda Vasca irratiaren Gipuzkoako Kale Nagusia saioan zozkatuko dira. Itziar Alduntzin aurkezleak galderak egingo ditu eta opariak erantzuna asmatzen duten entzuleen artean zozkatuko dira. Gainera, sare sozialetan kanpainako poltsak oparituko dituzte.
Hauek dira Goierri garaiko 16 singular dendak: Zumarragako Agurtzane dekorazioa, Argiki, Salegi harategia, Suarez zeramika, Grupo Goiur, Laskurain, Mentxu y Yone, Natalietta, Oskarbi oinetakoak, Itxura ile-apaindegia eta Ureder; Urretxuko Buen Bokado, Leire Santillan, Marai&NKN eta Onure eta Legazpiko Suarez zeramika.
Maizak eta Luquik dendek, ekarpen ekonomikoa egiteaz gain, herriari bizia ematen diotela aipatu zuten. Hori dela eta, herritarrei erosketak Urretxu eta Zumarragako dendetan egiteko eskatu zieten.
Arregi, Garaño eta Goenagak denda txikiekin izan duten harremanaren berri eman zuten. Arregik Donostiako liburu-denda batekoekin duen harremana aipatu zuen. “Pixkanaka elkar ezagutu dugu eta gomendioak egiten dizkidate. Beraiek egiten dizkidaten gomendioak ezin dira logaritmo baten bidez egiten direnekin konparatu”. Garañok Handia estreinatu behar zutenean gertatutakoa oroitu zuen. “Aitorrek ez zuen gustuko trajerik aurkitzen eta urduri jarri zen. Azkenean, Singular Dendak batean aurkitu genuen. Julen Maizen dendan, hain zuzen ere. Oso gustura irten zen eta egun hirurok bere bezeroak gara”.
Goenagak beraiek ere ‘singular’ sentitzen direla esan zuen. “Zinea ere makroa edo mikroa izan daiteke eta guk egiten duguna mikroa da. Saltzeko orduan ere makroa edo mikroa izan daiteke. Guk herri txikietako aurkezpenak nahiago ditugu, detaileak asko zaintzen baitituzte eta tratua gertukoa baita”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.