Euskaraldiko talde motorrak bilera deitu du biharko
Euskaraldiaren bigarren ediziorako prestaketak abian dira. Urretxu eta Zumarragako talde motorrak herri batzarra deitu du biharko (asteazkena). Bertan. herritarrei galdetuko zaie Urretxuk eta Zumarragak herri bezala parte hartzea nahi duten. Bilera 18:30ean izango da Urretxuko udaletxean. Topaguneko Sara Saizarrek bigarren edizioko nondik norakoak azalduko ditu
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide