Haurrek Olentzeroren eta Mari Domingiren basoa bisitatu zuten igandean. Ekitaldia Lekaio kultur elkarteak eta Lepaka guraso elkarteak antolatu zuten, herriko ikastetxeekin elkarlanean.
Zuloaga ondoko pagadira egindako txangoaren helburua kultura ondarea transmititzea eta baserritarrei aitortza egitea zen. Haurrek jolasen bidez ingurua arakatzeko aukera eduki zuten. Asmoa, jakinmina eta interesa piztea zen. Ondoren, baserritarrek Mari Domingi eta Olentzeroren lanbide eta eginkizunen berri eman zieten. Haurrek basoari, sendabelarrei, egurarri, ikatzari, eguzkiari, ilargiari eta solstizioei buruzko azalpenak jaso zituzten.
Ondoren, Sant Barbarara abiatu ziren. Bertan, txokolate eta gaztaina jana egin zuten.
Igandeko ekitaldia Gabon gaueko ekintzaren inguruan sortu da. Iaz
Olentzero eta Mari Domingi. Neguko solstizioa ekintza egin zuten eta aurten bigarren edizioa ospatuko dute. Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiez baliatuta Eguberrietako ekintza propioa sortzea da helburua.
Horrekin lotuta, iaz bertso eskolak idatzi eta Juanlu Aranburuk musikatutako koplak ikus-entzunezko baten bidez zabalduko dituzte. Helburua herriko talde ezberdinek egiten duten lanari ikusgarritasuna ematea eta eragile ezberdinen arteko elkarlana indartzea da. Txangoan ikus-entzunezkorako irudiak hartu zituzten eta musikariekine eta bertso eskolako kideekin ere grabaketak egin dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide