Astelehenero bezala, pentsioen aldeko kontzentrazioa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIaren araberako igoera eskatu dituzte. Gaurko elkarretaratzea berezia izan da: emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, emakumeak bakarrik jarri dira pankarten atzean. Arratsaldean manifestazioa egongo da, emakumeenganako indarkeriaren aurka. 19:00etan abiatuko da Urretxuko Iparragirre plazatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide