Mintzodromoak 40 bat euskal hiztun elkartu ditu Urretxun. Arg: Gotzon Aranburu
Gertu da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Horren bueltan ekitaldi ugari antolatu dituzte Goierrin eta horietako bat gaur bertan egin dute Urretxun, bi udalek -Urretxu eta Zumarraga- eta udal euskaltegiak antolatuta, Mintzalagunen laguntzarekin. Mintzodromoak euskal hiztunak elkartu ditu. Urretxuko udaletxeko portaloian, taldetan banatuta, ordubetez, solasaldia egin dute euskaraz, gai desberdinen inguruan: erosketak, osasuna eta gazteak noiz arte. Bederatzigarren edizioa izan den honetan, adin tarte desberdinetako 40 bat lagunek parte hartu dute. Kafea eta pastak ere banatu dituzte tertulian gustura baino gusturago egoteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide