Zumarragako Udalak festa bat antolatu du Gabonetako argien inguruan
Zumarragako Udalak ostegunean piztuko ditu Gabonetako argiak. Horren inguruan, elkartasun festa bat antolatu du. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, plazan. Helburua herritarrek erosketak herrian egitea eta esklerosi anizkoitza dutenei laguntzea da. Txokolate-jana egongo da eta Asier de la Iglesiaren 500 eskumuturreko oparituko dituzte. Argiak De la Iglesiak berak eta merkatariek piztuko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide