Urretxuko Udalak 9.404.957 milioi euroko aurrekontua onartu du 2020rako. EAJ-k eta PSE-EEk alde bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu egin da. Aurrekontua iazkoa baino %1,77 handiagoa da.
Aipatutako kopurutik aparte, udalak soberakineko milioi bat gastatuko du. Udalak 2,554.000 euroko soberakina du eta milioi bat Jose Mari Lasa plaza eta ingurua zaharberritzeko eta garabia duen kamioi bat erosteko erabiliko du.
Etxe-orratzetik Santa Barbara auzunera doan tartea zaharberritzeko (Laket taberna pareko aparkalekua barne) 850.000 euro erabiliko ditu, eta kamioia erosteko 150.000 euro.
Aurrekontuko 966.000 euro ere inbertsiotarako erabiliko ditu. Legealdi honetako hiru egitasmo handiak, aipatutakoa, pasiotarren komentukoa eta alde zaharraren biziberritzea dira.
Pasiotarren komentuari dagokionez, Aspacek bertara eramango du bere eguneko zentroa. Gainera, adinekoentzako apartamentu tutelatuak egingo dira. Proiektua udaberrirako prest egongo da. Aspaceren eguneko zentro berria aldundiak ordainduko du.
Alde zaharraren biziberritzeari dagokionez, merkataritza suspertzen saiatuko dira eta irisgarritasuna hobetuko dute.2020an 135.000 euro erabiliko dira horretarako. Dagoeneko lokalak txukuntzen ari dira.
Horretaz gain, 2020an beste 37 obra egin behar dira: Mugitegiko bidearen asfaltatzearen bigarren fasea (265.000 euro), kultur instalazioetan hobekuntzak (50.000 euro), espaloiak berritzea (50.000 euro), haurrentzako parkeak berritzea (25.000 euro), Gainzuriko instalazioen hobekuntza (25.000 euro), Urrelur museoan hobekuntzak (10.000 euro), Aterpe jubilatuen etxean hobekuntzak (20.000 euro), asfaltatze lanak (20.000 euro), baserri bideetan konponketak (20.000 euro), argiteriaren zaharberritzea (40.000 euro), Pagoetako parkearen zoruaren berritzea (22.000 euro), lurzoruen erosketa (50.000 euro)…
Hirigintzarekin lotuta, beste 86.000 euro Plan Orokorra idazteko izango dira. Plan berria 2020an onartzea espero da. Beharrezkoa da Telleria enpresak tailer berria egiteko. Tailerra Irimo enpresaren lursailean egingo du. Inguru horretan bertan, bidegurutzean, aldundiak errotonda bat egingo du.
Kulturari, kirolei eta euskarari dagokienez, udalak laguntzak mantenduko ditu. Gainera, 2020an Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da. Udalak 30 proiektu baino gehiago ditu eskuartean eta aurrekontuko 160.000 euro horretara bideratuko ditu. Helburua Urretxu Euskal Herria osoan ezagutzera ematea eta urretxuarrek Iparragirre hobeto ezagutzea izango da.
Gizarte Ekintzari dagokionez, alor honek geroz eta garrantzi handiagoa du. Aurtengo aurrekontua iazkoa baino %3,84 handiagoa da. Gizarte Ekintzaren barruan etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa eta nazioarteko kooperazioa sartzen dira, besteak beste. Nazioarteko kooperazioari dagokionez, udalak aurrekontuaren %0,66 bideratuko du horretara. Helburu bezala jarritako %0,7ra gerturatzen ari da, beraz.
Udazkenean auzoetan bilerak egin dira bizilagunen iritziak jasotzeko eta horien ekarpenak aurrekontuan txertatzeko. Urretxuarrek 82 ekarpen egin dituzte, bileretan eta sare sozialen bitartez. Iaz 65 ekarpen egin zituzten. %57 martxan daude eta urte amaierarako %92 izatea espero dute.
PSE-EEko Nati Nieves aurrekontuekin ados azaldu zen. Mairiko elkartekoei igogailua jartzea eta Goierri garaiko kiroldegietarako txartel bakarra jartzea eskatu zuen. Jon Luqui alkateak azken horretan lanean ari direla erantzun zion.
EH Bilduko Nekane Oruesagastik finantziazio egonkorragoa eskatu zuen, eta Itziar Agirrek aurten ez dagoela diru sarrera berezirik erantzun zion.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.