Zumarragako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Antioko paisaia-ibilbidea txukuntzen ari da. Helburua herritarrek eta bisitariek kirola egitea, ondarea ezagutzera ematea eta CO2 gehiago xurgatzea da. Aurrekontua 50.000 eurokoa da.
Antioko paisaia-ibilbideak 5 kilometro inguruko luzera du eta Beloki mendiari buelta ematen dio. Duela urte batzuk bidea zabaldu eta zorua berdindu zuten eta iturriak eta aulkiak jarri zituzten.
Urak zorua higatu du eta bidea txukuntzeko lanak egiten ari dira. Horretarako, zorua berriro berdintzeaz gain, drainatzea hobetuko dute. Gainera, bertako zuhaitzak landatu behar dituzte eta lau atseden gune egiten ari dira.
Atseden gune horiek Antioko interpretazio zentroaren osagarri izango dira: Zumarragaren historia ezagutzera emango dute. Belokiko bidegurutzekoa Antioko baselizari buruzkoa izango da. Baselizaren barrualdearen antza duen estalpe bat egiten ari dira.
Bigarren gunea saskigintzari buruzkoa da. Jarduera horrek garrantzi handia izan zuen Zumarragan. Joan zen mendeko erdialdera arte zumitzarekin egindako objektuek oso harrera ona izan zuten. Zumarragan punta-puntako saskigintza enpresak egon ziren.
Lehenengo fabrika Justo Artizena izan zen. Frantziar diseinatzaileak ekarri zituen eta 200 langile baino gehiago izan zituen. Ondoren, beste lantegi batzuk ireki ziren. 500 bizilagun baino gehiagok lan egin zuten jarduera horretan. Belle Epoque garaiko bainuetxe eta hotel askotan Zumarragan egindako aulki, besaulki eta mahaiak zituzten. Adibidez, Donostiako Maria Cristina hotelean.
Saskigintzan lan egiten zuten herritarren omenez, Antioko ibilbidean bi saski handi jarriko dituzte. Gaztainondo azalarekin egindako saski horiek loreontzi gisa erabiliko dira.
Hirugarren gunea burdingintzari buruzkoa izango da. Jarduera horrek Esteban Orbegozo zarauztarrak bere enpresa Zumarragara ekartzearekin batera hartu zuen indarra. Enpresa horrek herritar askori lana eman zien eta etorkin asko eta asko erakarri zituen. 1950etik 1970era Zumarragako biztanleria hirukoiztu egin zen: 3.500 biztanletik 12.000ra pasa zen. Jarduera horri eskainiko zaion gunean altzairuzko pieza batzuk jarriko dituzte.
Urolako trena
Azken gunea Urolako trenari buruzkoa izango da. Garai batean Zumarragak hiru trenbide izan zituen, baina maiteena Urolakoa zen. 1920ko hamarkadan ireki zen eta 1988an itxi. Azken urteetan, herritarrek Zumaiako hondartzetara joateko erabiltzen zuten batez ere. Gure trena izenarekin ezagutzen zena omen- tzeko, Antioko ibilbidean trenbide zati bat jarri dute. Trenbide zati hori lore eta landareekin apainduko dute.
Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidrauliko diputatua Zumarragan egon zen asteartean. Mikel Serrano alkateak Antioko ibilbidea ikustera eraman zuen. «Ibilbide hau zoragarria da. Plan handiak egin ditzakegu, baina eguneroko ekintzak dira ingurumena zaintzeko eraginkorrenak».
Ibilbidea bisitatu ondoren, Eitza auzora jaitsi ziren. Aldundiak bertako saneamendu sare berria diruz lagundu du. Egun Eitzako zonalde bateko ur fekalak Santa Lutzi errekan amaitzen dute, euri urarekin batera. Sare berri bat egiten ari dira ur fekalentzat, eta amaitzen dutenean ur horiek Zuringoain araztegira joango dira. Aurrekontua 111.000 eurokoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.