Asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak urteko kirolari onenak saritu zituen Tabakaleran. Realaren emakumezkoen futbol taldeak eta Txuri Urdin hockey taldearen gizonezko taldeak jaso zituzten Gipuzkoa Kirola sariak. Herritarren saria Tolosako gimnasia erritmiko taldeak jaso zuen. Urteurrenak ospatu dituzten taldeei esker ona azaldu zieten. Hauen artean Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila zegoen. Goierriko saskibaloi taldeari zegokion saria Valentin Berriotxoak eta Miriam Gorostidik jaso zuten, taldekide guztien izenean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide