Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute eta 2020koa Iparragirreri eta bere emazte Anjela Kerexetari buruzkoa da. Izan ere, datorren urtean urretxuarrek Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko dute. Iparragirre 2020 egitasmoko partaidea da Gainzuri eta, egutegia egiteaz gain, Euskal Herriko haur abesbatzen jaialdiak antolatu ditu.
Ikasturtea hasi zutenetik, ikasleek Urretxuko olerkariaren eta bere emaztearen biografiak, garai hartako bizimodua, ohiturak… landu dituzte. Gainera, ziklo bakoitzak hiru abesti landu ditu. Kanta bakoitzari kontakizuna eta irudia gehitu dizkiote. Proiektuaren azken xedea artelana eta testu idatzia uztartzen dituen produktua aurkeztea da.
Irailetik gaurdaino egindako lana Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute. Lanak hilaren 15era arte egongo dira ikusgai, 17:00etatik 20:00etara.
Gainzurik Hego eta Ipar Euskal Herriko ikastetxe publikoetako haur abesbatzen jaialdiak ere antolatu ditu. Intxaurrondoko, Hendaiako, Donibane Garaziko eta Baigorriko ikastetxeetako 150 haurrek parte hartuko dute. Iparragirreren kantak abestuko dituzte, aktore eta dantzari profesionalek lagunduta. Urretxuko kontzertua martxoaren 29an izango da: 17:30ean Ederrena pilotalekuan. Donostian eta Baigorrin ere abestuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.